lide-errasti-locutura-voice-over-actriz-de-doblaje

Kaixo, Lide Errasti naiz, bikoizketa aktorea eta lokutore profesionala.

Munduari erakutsi nahi diozun lan bat duzu baina ez duzu zure mezua adierazteko ahots egokirik?

Ahots gazte, fresko, natural eta argi baten bila bazabiltza, euskaraz zein gaztelaniaz grabatzeko gai izango dena, aurkitu duzu!

¡ENTZUN NAZAZU!

Kaixo!

Lide Errasti Muñoa naiz, online lokutorea eta bikoizketako aktorea. Ahotsaren mundua maite dut.

Proiektu berri edo ikus-entzunezko lan orok duen mezua zabaltzen laguntzen dut nire ahotsarekin. Testua aztertuz, behar duen lokuzio mota hautatu eta, batez ere, zure aurrekontura egokituz, zure obra prest egongo da.

Telebistako iragarki bat edo irratiko spot bat, dokumentala edo fikzioko pertsonaia berri baten bikoizketa, enpresarako aurkezpena edo app berri baterako bideo tutoriala… edozer dela ere, hau da zure gunea!

 

foto_inicio
IMG_6609

Online lokutorea eta bikoizketa aktorea

Filmetarako, telesailetarako, bideojokoetarako… interpretazioa eta sinkronizazioa. Telebista-iragarkiak, spot-ak, narrazioak, bideo korporatiboetarako lokuzioak… Dena, zure proiektuak ahotsik onenarekin distiratzeko.

Estudio
propioa

Online lokutorea edo aurrez aurrekoa. Zure estudioan edo nirean grabatu dezaket, insonorizazio-kabina bat eta kalitate goreneko lokuzioak sortzeko teknologiarik onena baititut.

Euskera
eta gaztelera

Nire ama-hizkuntza euskara da, eta horregatik esamolde eta testu guztiak bi hizkuntzetan egin ditzazket. Ezin hobea zure proiektua publiko zabalago bati egokitu ahal izateko.

Entregak
24-72 ordutan

Proiektuak ahalbidetzen badu, zure beharretara egokitzen naiz, eta ahalik eta lasterren jasoko duzu esamoldea.

Demoak

Nire ahotsaren lagin txiki bat aurkezten dizut, hainbat erregistrotan, aurkezten didazun proiektura nola egokitu naitekeen ikus dezazun.

Si quieres escuchar más, no dudes en acceder a mi cuenta de Soundcloud.