Maitasun honek, ia lurperatuta zegoen beste bat berpiztea eragin zuen, eta udako interpretazio ikastaro txiki baten ondoren, jauzi ausart bat egitea erabaki nuen: maleta bat hartu eta Madrilera joan nintzen William Layton eskolan interpretazioa ikastera. Emozioz, sentsazio berriez eta aurkikuntza pertsonalez beteriko bi urte izan ziren, interpretazioari buruz ikasitako guztiaz gain. Zoragarriak izan baziren ere, ez ziren niretzat.
Norabidea aldatzea derrigorrezkoa zen momentu hartan, eta atzera begiratzea izan zen onena. Atresmediako Ikus-entzunezko irrati eta telebista lokuzio ikastaroari eta nire anaia eta Imanol Apariciorekin ‘Euskovision’ irratsaioan izandako elkarlan zoragarriari esker, argi izan nuen faltan sumatzen nuela mikrofono baten aurrean hitz egitea. Pertsonaia bati nire ahotsa jartzea eta mota guztietako lokuzioak grabatzea. Hori da beneta nahi nuena.
Handik aurrera, ez zegoen atzera eginik. Madrilen, han eta hemen egindako ikastaro handi eta txikiak eta ordura arte ikasitako guztia hartu, eta espazio txiki hau sortzea erabaki nuen.
Lide Errasti Muñoa naiz, esataria, voiceover eta bikoizketa aktorea. 27 urte ditut, Duna izeneko labradore txikitxo bat daukat, eta Araba Errioxan bizi naiz. Zure proiektuaren onurarentzat egin dezakedan guztia aurkezten dizut hemen. Animatzen zara?