lide-errasti-locutura-voice-over-actriz-de-doblaje-sobre-mi2

Nire eginkizuna, nire ahotsarekin zure proiektuetan parte hartzea da, zure helburuak lortzen lagunduz.

Zalantzarik gabe, Felix Linares eta 'La noche de...' saioarekin hasi zen dena.

Kazetariari esker, ahots eta soinu batek, begiekin ikusten nuena baino indar handiago duela deskubritu nuen. Behintzat niretzat. Hala ere, nire web orria sortu eta online esatari gisa hasi arte, oraindik asko falta zen. 

Lehen urratsa unibertsitatean sartu eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastea izan zen, Euskal Herriko Unibertsitatean. 

Gradua amaitzean, ideia askorekin atera nintzen, baina batere ez argi. Momentu horretan, BINAHIekin egin nuen topo, Donostiako kasting, prestakuntza eta figurazioa agentziarekin. 

Bertako taldeari esker, nire ahotsa zinemarekin uztartzeko modu ezin hobea aurkitu nuen: bikoizketa. Zure ahotsaren manipulazioak pertsonaia eta istorio zoragarriei bizitza ematea lortzen duen paradisu zirraragarria. Lehen begi-kolpeko maitasuna

Maitasun honek, ia lurperatuta zegoen beste bat berpiztea eragin zuen, eta udako interpretazio ikastaro txiki baten ondoren, jauzi ausart bat egitea erabaki nuen: maleta bat hartu eta Madrilera joan nintzen William Layton eskolan interpretazioa ikastera. Emozioz, sentsazio berriez eta aurkikuntza pertsonalez beteriko bi urte izan ziren, interpretazioari buruz ikasitako guztiaz gain. Zoragarriak izan baziren ere, ez ziren niretzat. 

Norabidea aldatzea derrigorrezkoa zen momentu hartan, eta atzera begiratzea izan zen onena. Atresmediako Ikus-entzunezko irrati eta telebista lokuzio ikastaroari eta nire anaia eta Imanol Apariciorekin ‘Euskovision’ irratsaioan izandako elkarlan zoragarriari esker, argi izan nuen faltan sumatzen nuela mikrofono baten aurrean hitz egitea. Pertsonaia bati nire ahotsa jartzea eta mota guztietako lokuzioak grabatzea. Hori da beneta nahi nuena. 

 

Handik aurrera, ez zegoen atzera eginik. Madrilen, han eta hemen egindako ikastaro handi eta txikiak eta ordura arte ikasitako guztia hartu, eta espazio txiki hau sortzea erabaki nuen

Lide Errasti Muñoa naiz,  esataria, voiceover eta bikoizketa aktorea. 27 urte ditut, Duna izeneko labradore txikitxo bat daukat, eta Araba Errioxan bizi naiz. Zure proiektuaren onurarentzat egin dezakedan guztia aurkezten dizut hemen. Animatzen zara?