Zertan lagundu zaitzaket?
Ahots gaztea dut, garbia eta goxoa, baina batez ere moldakorra. Zure marrazki bizidun telesail berriko pertsonaia bat bikoizteko neskato txiki bihur naiteke, eta aldi berean zure aurkezpen berriak lanerako behar duen ahots sakon eta dotore hori izan naiteke. Azken finean, nire ahotsa eta lokuzioa egokituko ditut mundura bota nahi duzun proiektu eta mezu motara.