Zertan lagundu zaitzaket?

Ahots gaztea, garbia eta beroa dut, baina batez ere aldakorra. Neska txiki baten bihur naiteke zure marrazki bizidunen serie berriko pertsoanaia bikoizteko, eta, aldi berean, zure laneko aurkezpen berriak behar duen ahots sakon dotorea izan naiteke. Azken finean, nire ahotsa mundura zabaldu nahi duzun proiektu eta mezu motara, egokituko dut

Nire zerbitzuak

RODE NT1A mikrofono kondentsadorearekin egiten dut lan, honek lokuzio garbiak eta soinu oso naturala lortzeko aukera ematen baitu.  Bi mikrofonoentzako sarrera duen Audiobox USB 96 audio-interfazea erabiltzen dut, eta nire lan guztiak Audio-technica markaren ATH-M20X modeloko kaskoekin entzuten ditut.  Guztia, Adobe Auditionen azken bertsioarekin grabatu eta editatzen dut, gaur egungo edizio programa potenteenetariko bat. 

Hauek dira eskaintzen dizkizudan zerbitzu guztiak zure lanak merezi duen bezala disdira dezan.

E-Learning

Erabiltzaileek modu atseginean gozatu ahal izango dute online ikastaro, bidetutorial eta irakasteko-ikasteko prozesuetaz.

Telebista

Telebistako iragarkiak edo edozein produktu-bideok, osatuko duen ahotsa behar du. 
Erabili nire ahotsa!

Irratia

Kuñak, programetako promoak, jingelak… nire ahotsa erabili dezakezu zure proiektua irratian nabarmendu dadin.

Narrazioa

Konta dezagun zure liburuaren istorioa edo edozein autodeskribapen edo dokumental.

Korporatiboa

Liluratu lankide guztiak zure enpresako iragarki korporatibo, aurkezpen eta
erakusketekin.

Bikoizketa

Erabili nire ahotsa zure film, telesail, reality-en pertsonaiei  edota  bideojokoen protagonista
abenturazaleenari bizia emateko.

Ahots-sistemak

Telefogune, GPS, ahots-laguntzaile edo megafonia bidezko mezuetarako,
idatzi, beharala jarrikonaiz kontaktuan.

Bitarteko alternatiboak

Aireportuetako pantailak, merkataritza-guneak, gasolindegiak, gailu teknologikoak… bezeroek mezua ederto jasoko dute.

Lan-prozesua

Oso erraza da, animo!

Email bat bidali eta hasi gaitezen!

Jar zaitez nirekin harremanetan eta konta iezadazu zein den proiektua eta ideia nagusiak: gidoia, lokuzio mota, banabidea eta datak. Horrela, ahalik eta aurrekontu doiena bidaliko dizut.  

Lehenengo lagina jaso

Aurrekontua onartuta eta xehetasun guztiak zehaztuta, testuaren zati baten demoa jasoko duzu. Horrela, lana, eta batez ere, nire ahotsa, zure gustokoa izango direla zihurtatzeko.  

Grabazio eta edizioa

Demoaren feedback positiboa jaso ondoren, jolasa hasiko da: Testuarekiko lana, entsegua eta grabaketa. Lokuzioa prest dagoenean, pista editatuko dut, kalitate goreneko lokuzio egokia lortzeko behar diren aldaketa eta doikuntza guztiak eginez. 

Entrega eta feedback-a

Dena prest, lana bidaliko dizut zurekin adostutako formatuan eta bidean (emaila, dropbox, wetransfer…). Entzun ondoren, ez izan zalantzarik eta idatzi edozein aldaketa behar dela uste baduzu. Baita ere, lanekin ados eta pozik zaudela adierazteko. Zure iritzia oso garrantzitsua da niretzat eta egin ditzakegun etorkizuneko proiektuetarako.

Aurrekontua eskatu

Aurrekontua lortzetik oso gutxira zaude, eta oso erraza da: konta iezadazu proiektuari eta helarazi nahi duzun mezuari buruzko guztia, inprimaki txiki hau betez edo jarri nirekin harremanetan honako bide hauetatik:

 

 

lideerrastimunoa@gmail.com

600 289 618

Plano 6, 2º.
01306, Labarkako lapuebla. Araba

Zurekin lan egiteko desiatzen nago!

    DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

    Erantzulea

    Lide Errasti Muñoa

    Helburua

    Zure kontsultei eta/edo eskaerei erantzutea.

    Eskubideak

    Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    Informazio gehigarria

    Datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakazu gure Pribatutasun Politikan.